XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

8. Baturik gengozan goiko batzar-gela aretan, argi asko ziran.

9. Eta Eutiko izeneko mutiko bat, leio-gaiñean jezarri zan; eta Paulo'k itzaldia luzatzen eban artean, mutilla lo-zorroak artu eban; eta loak eraginda, irugarren etxe-oiñetik beera jausi zan, eta illotzik jaso eben.

10. Aregana jatsirik, Paulo gaiñera etzun yakon; eta a besarkaturik, esan eban: Ez larritu, bizi da-ta.

11. Igo zan barriro, ogia artu ta jan eban; eta eguna argitu arte itz ugari eginda, joan zan andik.

12. Mutikoa, barriz, bizirik-eroan eben, eta pozez bete ziran.

PAULO, MILETO'N.

13. Gu, barriz, ontzian sartu ta itsasoz Asson'era etorri gintzazan, Paulo'ren zain egoteko: berak arelaxe agindu euskun-eta, berak bidaldia oiñez egiten eban artean.

14. Eta Asson'en batu yakunean, gugaz artuta, Mitilene'ra etorri gintzazan: 15. andik, biaramonean, itsasoz Kio aurrera eldu gintzazan, eta urrengo egunean Samo'ra: ta Trogilio'n zerbait geldituta, urrengo egunean Mileto'ra eldu gintzazan.

16. Efeso'n gelditzeke aurrera joatea erabagi eban Paulo'k, Asla'n luzaro gelditu ez zedin.